Egilea: Ainhoa Etxenagusia
Lehen Hezkuntza Graduko 1. maila
Donostiako Irakasleen UE
UPV/EHU
Lehen Hezkuntza Graduko 1. maila
Donostiako Irakasleen UE
UPV/EHU
Aitor,
zazpi urteko mutiko alai hau Asteasun bizi da. Egunero ikastolara
joaten da eta bertan oso ondo pasatzen du bere lagunekin.
Ostegun
honetan beste egunetan bezalaxe eskolara joan da. Baina, gaur, ez du
betiko alaitasuna bere aurpegitxoan. Gainera lagunek jolasera doazela
esatean honela erantzun die Aitorrek:
-Gaur ez dut jolastu nahi.
Orduan,
lagunek zeharo harriturik, galdera mordoa egin diote:
-Aitor,
zer duzu? Zergatik ez duzu jolastu nahi?
-Gurekin
haserre al zaude?
Horrenbeste
galdera artean galdurik, mutilak hau erantzun die:
-Aurreko astean ez nintzen amonarekin egon, eta gaur goizean amak esan
dit oso gaixorik dagoela ospitalean.
Hau
entzutean, Mikel eta Anek beren aiton-amonak ere gaixo egon zirela
azaldu zioten.
Arratsaldean
etxera joateko unea iritsi zen eta etxera iristean honela galdetu
zuen Aitorrek:
-Zer
gertatzen da ama, zergatik ari zarete negarrez aita eta zu? Non dago
amona? Hil egin al da?
Une
horretan, orain arte bizi gabeko sentipen bat etorri zitzaion
Aitorri, urduri zegoen, beldurra sartu zitzaion. Gainera, sabel
barruan hutsune bat zuen, mina eta negargura sortu zizkiona.
Aitak
besarkatzen zuen bitartean, -Bai, hil egin da. – esan zion. Aitor
hau entzutean negar batean hasi zen.
Mutikoari
zalantza eta galdera asko etorri zitzaizkion heriotzaren inguruan,
eta gertakari misteriotsu horrentzat ez zuen erantzunik aurkitzen
inondik inora. Une horretan ohartu zen heriotzaren misterioaz, baita
sortzen duen min atsekabe eta saminaz ere.
Beranduago,
pixka bat lasaitzean gurasoek esku banatatik heldu zioten beren
semeari eta hau adierazi zieten:
-Aitor
maitea, batzuetan guk asko maite ditugun pertsonak hil egiten dira,
eta gu triste jartzen gara gehiago ez garelako berarekin egongo.
Nahiz eta min eman, tristura hori sentitzea ona da, asko maite
zenuelako gertatzen baita. Baina gogoan izan amonarekin igarotako
momentuek betiko iraungo dutela zure oroimenean. Oroi itzazu
berarekin igarotako une atseginak eta egin irribarre, oroitzeko
aukera hori duzulako.
Oso ipuin polita idatzi duzuna. Ea irakasle izaten zarenean topatzen dituzun gurasoak, denek, beraien sema-alabekin berdin jokatzne duten; hau da, heriotzaz hitz egiten dien ezkutatun ordez.
ResponderEliminarAnimo eta segi aurreta
Tzazu