Lehen Hezkuntza Graduko 1. maila
Donostiako Irakasleen U.E.
UPV/EHU
Gauzatu dudan elkarlan proiektua Arantzazuko Ama Ikastolan klase ematen duen Unai Prescedo, Gorputz
Hezkuntzako irakaslearekin batera sortutakoa da.
Ideia honen
iturburua gaur egun ematen diren gorputz hezkuntzako klaseak dira.
Saskibaloia, futbola eta boleybola ohiko kirolak dira hainbat trebetasun
fisiko lantzeko, baina ez dira ariketa fisiko eta psikologikoa
eskaintzen duten ekintza bakarrak.
Horregatik,
proiektu kolaboratibo honen oinarria gorputz hezkuntzako klaseak emateko
aukera aniztasuna sortzea zen. Horretarako, lau saio prestatu ditugu aireko akrobaziak probatzeko.
Saio hauetan,
haurrek psikomotrizitatea, kontzentrazioa, pazientzia, jarrera fisiko
alternatiboak (gorputza airean, lurrean), lateralitatea eta talde lana
landu dituzte, beste hainbeste gauzaren artean.
Oso
ekintza onuragarria izan da bai haurrentzat bai guretzat. Haurrek euren
berezko gaitasunak trebatzeko eta gorputz hezkuntza era alternatibo
batean lantzeko aukera izan dute.
Hemen uzten dizuet bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario